Jorge Galanek irabazi du Bidasoa Deportes saria Real Unioneo goleatzaile Naguasiari



Guztira 9 gol sartu ditu, 8 ligan eta bat RFEF Kopako fase autonomikoan


Jorge Galanek irabazi du lehenengo Bidasoa Deportes Saria Real Unioneko Goleatzaile Nagusiari taldeak jokatutako partidu ofizialetan gol gehien sartu dituen jokalaria izan ondoren. Saria ahal den momentuan emango zaio, gaur egungo murrizketak sariaren banaketa segurua ahalbidetzen dutenean. "Beti da pozgarria da honelako sariak jasotzea eta zure lana saritua ikustea, eskerrik asko benetan", adierazi du jokalariak".


Bidasoa Deportes-ko zuzendaria den Martin Tellecheak esan duenez, "gure harri-koskorra jartzen jarraituko dugu. Real Unionetik gertu egon nahi dugu eta ahal dugun neurrian klubari lagundu".


"Honelako ekimenak oso interesgarriak dira guretzat, azken finean klubari buruz eta gure jokalariei buruz hitz egiten delako", adierazi du Real Unioneko presidentea den Ricargo Garciak.


Sailkapena


Guztira 9 gol sartu ditu Jorge Galanek (8 ligan eta bat RFEF Kopako fase autonomikoan). Jarrain Asier Etxaburu eta Eneko Eizmendi (bakoitzak 5 gol), Dani Estrada (3 gol), Xabier Cardenas, Mikel Orbegozo, Yoel Sola, Alvaro Matias Telis eta Alain Eizmendi (bakoitzak 2 gol). Azkenik, Iñaki Recio, Aitor Aranzabe eta Gorka Larrucea (bakoitzak gol bana). Taldeko beste jokalari guztiek ez dute denboraldian zehar golik sartu.


Guztira 30 partidu ofizial zenbatu dira, Bigarren B Mailako II. Multzoan jokaturiko 28 partiduak eta RFEF Kopako fase autonomikoko bi partidu.


0 vistas
  • Grey Facebook Icon
  • Grey Twitter Icon
  • Grey Instagram Icon
  • Grey YouTube Icon

                 Web oficial del Real Unión Club SAD © 2018
                           Todos los derechos reservados

                   Desarrollado por David Cantero Barberán